Bere blogean, arrazoi hauxe ematen du Desplazatua izenaren gainean: Zornotzan bizi nintzela, ofizialki Amorebieta-Etxano, medikuarengana joatea tokatu zitzaidan. Nire medikuaren izenagatik galdetuta, hangoa ez nintzela eta ez neukala bertan medikurik azaldu nien. "Desplazatua zara, beraz" esan zidan harrerakoak eta nik, berriz, "ba horrela izango da".
Goienako kazetaria da Marijo eta Asteleheneko Goienkaria-n dihardu lanean.
Zorte on, Marijo, blogarekin!