Datorren astean hasiko dira ikasle gehienak HUHEZIn

U.A. 2005ko ira. 15a, 11:18
Behin iraileko azterketak amaituta, ikasle gehienek datorren astelehenean hasiko dituzte eskolak HUHEZIko fakultatean. Horrela mailakatuko da ikasturte hasiera, karreren arabera:

Ikasturte hasiera

Ikasturte hasiera

Giza Zientziak. 2., 3. eta 4. mailako ikasleak irailaren 19an hasiko dira.

Ikus-entzunezko Komunikazioa. Irailaren 26an hasiko dira.

Irakasle Ikasketak.

  • 1. mailakoak hasiko dira irailaren 23an.
  • 2. eta 3. mailakoak, irailaren 19an.
  • Bigarren diplomakoak, irailaren 27an.

Psikopedagogia.

  • Eskoriatzako ikasleak hasiko dira urriaren 3an.
  • Bilbokoak, berriz, urriaren 5ean

Aitor Zuberogoitia, irakasle HUHEZIn

Informazio eta Komunikazio departamendua (IK) indartu egin da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Izan ere, HUHEZIk Aitor Zuberogoitia irakaslea kontratatu du, bertan irakatsi eta IK departamenduan lan egin dezan.

Aitor Zuberogoitiak hainbat zeregin izango ditu lehen urtean: parte hartu karreraren garapenean, lagundu ikasketa berriak ezagutarazten, harremanak landu Euskal Herriko hedabideekin, eta irakatsi.

Biografia

Aitor Zuberogoitia Etxebarrian jaio zen, Bizkaian, orain 33 urte. EHUn lizentziatu kazetaritzan, eta 2003an aurkeztu zuen doktore tesia: "Euskararen presentzia gaur egungo prentsa elebidun abertzalean". Urtetan euskarazko hedabide askotan egin du lan (Argia, Euskaldunon Egunkaria, Bilbo Hiria Irratia...), eta Topagunean ere aritu da, tokian tokiko hedabideen koordinatzaile.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak