Badiharduguk, irailaren 21ean eta 22an aurkeztuko du liburua

Maider Arregi 2005eko irailaren 14a

"Ahozko Jarduna Hobetzeko Proposamenak" liburua egin du Badiharduguk. Liburua Estepan Plazaolak, Karmele Agirregabiriak eta Karmen Bikuñak egin dute.

Ahozko Jardunak Hobetzeko Proposamenak liburua, irailaren 21ean Arrasateko Udalean eta 22an Eibarko Portalen aurkeztuko dute. Aurkezpen biak goizeko 11:00etan izango dira eta Iban Arantzabal arituko da moderatzaile lanetan. Ondoren, liburua salgai jarriko dute liburu dendetan 10 euroren truke.

Helburua

Libruru honen bidez, ahozko jardunean egiten diren akatsak zuzentzea lortu nahi da. Gainera, akats horiek ekiditeko ariketak ere proposatzen dira bertan. Guraso, begirale, irakasle edo umeekin ibiltzen den edozeini dago zuzendua.

Adibideak euskalkian

Hizkerari dagokionez euskara batuan izango dira sarrera, aurkibide eta azalpen gramatikal guztiak. Adibideak eta proposamenak, berriz, herri-hizkeretan. Ariketak ere herri desberdinetako ahozko jardunetik jasoak dira.

Ariketak herri bakoitzerako moldatu dira, bai hizkera aldetik, bai herri bakoitzeko erreferentziak erabilita (plaza izenak, toki izenak, lexikoa...). Ikusi hemen oraingoz prest daudenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak