"Gomendatzen dizut" lehiaketako gomendioak Interneten

U.A. 2005eko irailaren 14a

Gipuzkoako Gazte Bulegoek Gomendatzen dizut saria antolatu dute. Aurten, gainera, bidaltzen diren gomendio guztiak Gazte Bulegoek egin duten Aizue.com blogean ikusi ditzakezu.

Bi bide dituzu lehiaketan parte hartzeko.

1) Gertueneko Gazte Bulegora zure gomendioa eraman.

2) Aizue.com blogean sartu. Bertan duzu lehiaketan parte hartzeko informazio guztia. Orain arte jasotako gomendio guztiak ikusi ditzakezu blogean.

Gomendioak aurkezteko azken eguna: urriak 26.

Sariak

Partehartzaile guztien artean Euskal Herriko landetxe batean asteburuko egonaldia zozketatuko dugu, 2 pertsonentzako.

Zozketa: urriaren 28an.

Bloga, Goiena.net-en

Gipuzkoako Gazte Bulegoek Goiena.net-en egin dute bloga, coreblog plataforma erabiliz. Goiena.net-eko blog komunitatean, beraz, partaide berria daukagu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak