Saharako neska-mutikoak joan dira

Goiatz Arana Begiristain 2005eko irailaren 8a

Oporraldia Debagoienean igaro duten haur sahararrek agur esan digute gaur arratsaldean. 2 hilabete gure artean eman ostean, Sahararako bidea hartu dute.

Aaiuneko eta Smarako kanpalekuetatik etorritako 19 haur sahararrek igaro dute uda Debagoienean. 13k Arrasaten, 3k Bergaran, 2k Oñatin eta 1ek Antzuolan. 2 hilabete inguru eman dituzte gure artean, eta gaur etxerako bidea hartu dute.

Neska-mutikook eurekin izan dituztenek une politak eta zailak, denetarikoak bizi izan dituztela azaldu diote Goitb-ri, baina esperientzia aberasgarria izan dela finean.

3 Euskal Herrian geratuko dira

Udako oporraldia Debagoienean igaro duten 19 haurretatik 1 gure artean dago 2003tik osasun arazoak direla eta, eta beste 2 ere Euskal Herrian geratuko dira. Eskuak erreta ditu batek eta atzeratua da bestea. Osakidetzaren bitartez beraien osasun egoera hobetzen saiatuko dira orain. Gainerako 16ak etxerako bidean dira jada. Gaur arratsaldeko hiru t’erdietan hartu dute autobusa Arrasaten, Bilbora joateko. Handik Tindoufera hegazkinez joango dira, eta behin hara iritsita kanpamenduetara eramango dituzte, zain dituzten lagun eta senitartekoengana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak