Irailetik abendura bitartean egingo duten Kultur Errota zirkuitua aurkeztu du Topaguneak

Usoa Agirre 2005ko ira. 7a, 13:39
Guztira, 166 emanaldi eskainiko ditu Kultur Errotak aurten eta abenduan 1.000. emanaldia egingo dute. Ikuskizunok Topagunean federatutako 48 euskara elkartek antolatu dituzte. Formatu txikiko ikuskizunak dira eta egitasmoaren helburu nagusia da euskarazko kultur eskaintza aberastea. Hego Euskal Herriko hainbat herritan antolatu dituzte ikuskizunak, tartean daude Aretxabaleta, Arrasate eta Bergara.

Urrian iritsiko da Kultur Errota gurera. Hemen Debagoienean egingo diren emanaldien berri:

Urriak 7, Aretxabaleta

Hankatxo taldeak Hitzak patriketan antzezlana aurkeztuko du. Udaletxe zaharrean.

Urriak 20, Aretxabaleta

Henry Bengoa inbentarium antzezlana Kandido Uranga aktorearen eskutik. Udaletxe zaharrean.

Urriak 21, Arrasate

Hika antzerki taldearen Arrautza delikatuak. Jai Zale tabernan.

Urriak 27, Bergara

28 letra eta 7 nota munduaren itzulia egiteko errezitaldia Patxi Zubizarretaren eskutik. Go-Jam aretoan.

Azaroak 24, Bergara

Pop rock eta runba kontzertua Bat Gehio taldearekin. Go-Jam aretoan.

Azaroak 24, Arrasate

Mundua zazpi koloretan hitzaldia Jon Arretxeren eskutik. Monterronen.

Abenduak 12, Aretxabaleta

Zein polita den Panama, Deja Bü txotxongilo taldearekin. Udaletxe zaharrean.

Abenduak 16, Aretxabaleta

Kokein taldearen kontzertua. Ezkutu tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak