Blog komertzial berria: Guztiz Eder

Usoa Agirre 2005ko uzt. 29a, 13:53
Oñatiko Guztiz Eder estetika zentroak bloga egin du Goiena.net-en. Estetika alorreko aholkuak eta beraien eskaintzaren berri emango dute blogean.

Arantzazu Txintxurretaren ekimena da Guztiz Eder. Arantzazu eta bere lantaldearen eguneroko jarduera zerbitzu profesionala eskaintzean datza. Azken joera naturalak biltzen dituzten aurpegi eta gorputzerako tratamenduak eskaintzen dizkiete bezeroei.

Informazioa eguneraturik

Guztiz Ederren eskaintzen dituzte tratamenduak, berritasunak, zentroaren ordutegia, kontakturako orria eta beste hainbat informazio izango duzu blogean, guztia eguneraturik.

Hamabosgarrena

Guztiz Ederren blogarekin, dagoeneko hamabost dira Goiena.net-eko blog komertzialak. Oñatiko bakarra da oraingoz; gainontzeko gehienak Arrasate eta Bergarako enpresa edo denden blogak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak