Inauguratu dute AP1 autobidearen Epelerainoko zatia

Maider Arregi 2005ko uzt. 29a, 16:10

Bergara-Arrasate ordainpeko autobidea gaur, uztailak 29, inauguratu dute. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera erabili ahal izango dute gidariek. Hitzaldiak egon dira lehenengo, gero autobide zati berria autoz egin eta luntxa ere izan da amaitzeko. Gipuzkoako eta Arabako diputatu nagusiak izan dira bertan. Herrizain sailburuak ere egin ditu hitz batzuk eta adi jarraitu dute esandakoa Oñati eta Arrasateko alkateek.

Inaugurazio ekitaldian izan dira besteak beste, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri (Gipuzkoako Diputatu Nagusia), Nuria Lopez de Gereñu (Garraio eta Herri Lan Sailburua), Ramon Rabanera (Arabako Diputatu Nagusia), Javier Zuiriarrain (Bide Azpiegituretako Diputatua) eta Josu Agirrezabalaga (Errepidetako Zuzendari Nagusia). Hauekin batera egon dira Ignazio Lakuntza Arrasateko alkatea eta baita Andoni Gartzia Oñatiko alkatea ere.

Bidearen ezaugarriak

  • Lau errail izango ditu, bakoitza 3,50 metrokoa zabaleran; bazterbideak, berriz, eskuinekoak 2,50 metrokoak dira eta ezkerrekoak metro batekoak.

  • Tuneletan aparteko segurtasun neurriak ipini dituzte. Nahiko arazo izan dira ze lurzati bat jausi ere egin zen. Hala ere, oztopoak-oztopo, pozez mintzatu dira gerturatutakoak.
  • Errepide zati horrek 3,5 kilometro izango ditu , horietatik 1,5 kilometro lur azpitik. Izan ere, bi tunel dauzka: Ikastaundikoa (1,2 km.)bata, Elorregin hasi eta Arrasateraino doana eta Aristikoa (0,3 km) bestea.
  • Obrek guztira 87 milioi euroko kostua izan dute.
  • Orotara, 46 kilometro izango ditu Eibar-Gasteiz autobideak, horietatik 32 Gipuzkoan eta, gaur irekitako zatiarekin, orotara, 15 kilometro daude zabalik, jada, ibilgailuentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere baliabideekin egin ditu orain artekoak.

Obrak 2007-2008an amaituko dira

Abuztuko lehen astean lehiaketa publikora aterako dituzte laugarren zatiko lanak eta, dena ondo badoa, Eibar-Gasteiz autobidea, bere osotasunean, 2007 urte amaierarako edo 2008 hasierarako izango da amaituta. Azpiegitura hauei esker, Arrasatetik Gasteizera joateko nahikoa izango dira 20 minutu, eta ordubete eskasean helduko gara Donostiara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak