Fagor Altzariak eta Geyser enpresak zilarrezko Q saria jaso dute

Goiena 2005ko uzt. 28a, 10:54
Oñatiko Fagor Altzariak eta Bergarako Geyser-Gastech enpresak, Zilarrezko Q-a jaso dute, kudeaketaren kalitateagatik. Saria, atzo, uztailak 27, jaso zuten bi enpresek.

Bai Bergaran eta baita Oñatin ere, Eusko Jaurlaritzako industria sailburu orde Iñaki Teletxea eta Euskalit fundazioko presidente Gabriel Beldarrain izan ziren besteak beste. Bi enpresek saria kudeaketa onagatik jaso dute.

Fagor Altzariak

Fagor Altzariakek aspaldi jarri zituen kudeaketan etengabeko hobekuntzak egiteko neurriak eta bide horretan, bezeroarenganako arreta bihurtu dute negozioko ikur.

Zilarrezko Q saria, Euskaliteko presidente Gabriel Beldarrainen eskutik jaso dute. Gabrielek gainera, adierazi du orain urrezko Q-aren bila joan behar dutela, eta egin duten lana ikusita, bide onetik doazela.

Geyser-Gastech

2002an ekin zioten Geyser-Gastech -en, langile eta bezeroen artean gogobetetasun inkestak egiteari. Lortutako emaitzetatik abiatuta hainbat helburu finkatu zituzten eta, orduz geroztik, lanean dihardute helburu horiek lortzeko, hala nola, euskara normalizatzeko eta energia aurrezteko.

Iaz ISO 14.000 ziurtagiria lortu zuten, eta gaur Kudeaketaren Kalitatearen Euskal Saria jaso dute, Euskalit-eko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien eskutik.

Goizeko erreleboan lanean ziharduten langile ia guztiek egin zuten etenalditxo bat, sari banaketa ekitaldian parte hartzeko, eta horien guztien izenean Zilarrezko Q-a jaso zuen Joseba Beldarrain enpresako gerenteak.

Beldarrainek gaineratu du beraien helburu nagusiak bezeroak gustura izatea, akziodunen errentagarritasuna lortzea eta etorkizuna ziurtatzea direla, horretan dihardutela, baina ezin daitezkeela bidean lo geratu. Horregatik, lortutako saria ibilbide baten amaiera izatetik urrun, aurrera egiteko bitarteko bat dela azaldu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak