Hildako bat Oñatin izandako istripuan

Goiena 2005ko uzt. 28a, 09:44
Azken ordua (10:11): Hildako 23 urteko gaztea Juan Andres Garcia oñatiarra da.

(08:18): 23 urteko gaztearen inizialak JA.G.G. dira. Oñatiarra da hildakoa.

(08:10): Egurrez beteriko kamioi batek eta motor urdin batek talka egin dute. Ondorioz, 23 urteko mutila hil egin da. Une honetan trafikoa desbideratzen ari dira eta ez dago kotxe ilara handirik. Hala ere, kontuz gidatzea eskatu du Ertzaintzak.

(07:44): Istripu larria izan da goizeko seiak aldera Oñatin eta gazte bat hil da. Motor batek eta kamioi batek elkar jo dute eta kolpearen ondorioz hil da mutila. Urrexolako eta Usakoko bidegurutzean izan da istripua, Ulma enpresaren parean.

Istripu larria gertatu da gaur goizean Oñatin. Goizeko seietan motor batek eta kamioi batek talka egin dute aurrez aurre Urrexolako edo Usakoko bidegurutzean, Ulma enpresaren parean, eta kolpearen ondorioz motorraren gidaria hil egin da.

GI-2630 errepidea da hori eta Ertzaintzak jakitera eman duenez, goizeko 7:30ak arte itxita izan da. Gero noranzko bat ireki eta zirkulazioa bideratzeko aukera izan dute. Hildakoa gizonezko gazte bat ei da, baina oraindik ez dute haren berri eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak