Ibarreko garbiguneek txandaka emango dute zerbitzua abuztuan

Goiena 2005eko uztailaren 29a

Zerbitzu askok ordutegi aldaketak izaten dituzte abuztuan. Mankomunitatetik esana digutenez, ordea, zabor eta hondakin bilketak orain artean bezala utziko dituzte. Garbiguneetan, ordea, txandaka emango dute zerbitzua.

Ohiko ordu eta egunetan batuko dituzte etxeetako zaborrak, hondakin handiak, papera eta kartoia, ontziak, beira, pilak, olioa zein ehunkiak. Bergarako, Arrasateko eta Oñatiko garbiguneek, ordea, abuztuan txandaka eskainiko dute zerbitzua. Bergarakoa martitzen eta egubakoitzetan egongo da zabalik. Arrasate eta Oñatikoa eguazten eta zapatuetan. Guztiak 09:00etatik 13:30era.

Hondakinen bilketa zentroak

Garbiguneak hiri hondakinen gaikako bilketa zentroak dira. Arriskuak ekiditeko eta birziklatzeko jasotzen dira bertan. Eskualdeko herritarrentzat dira, baita gremioentzat eta denda eta bulegoentzat ere. Hala ere, ez da onartuko industrian sortutako hondakinik.

Garbiguneetako zerbitzua doan da. Hondakinak nork bere ibilgailuarekin eramango ditu eta zaintzaileak esandakoari kasu egin. 3.500 kilo baino gutxiagoko ibilgailuek bakarrik deskargatu ahal izango diuzte hondakinak garbigunean.

Erabiltzaile bakoitzak astean gehienez 750 kilo hondakin utz ditzake, hondakinak hustu ostean, beharrezkoa baldin bada, ingurua garbitu beharko da.

Epeleko zabortegia

Abuztuan Epeleko zabor biltegian ere ordutegia murriztuko dute; 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.

Epeleko zabortegia ibarreko enpresentzat da. Industrian edo eraikuntzan sortutako hondakinak, CER-Hondakinen Europako Katalogoan hondakin arriskutsutzat katalogatu gabeak, eta Mankomunitateak jarritako onarpen-probak gainditzen dituztenak jasotzen dira bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak