Irailera bitartean eten egingo dugu albistegia

Maider Arregi 2005ko uzt. 29a, 17:04
Iritsi dira udako oporrak, eta Goiena.net egiten dugunok jai hartuko du. Abuztu bukaera arte ez da albiste berririk izango Goiena.net-en. Hala ere Goiena.net-eko erabiltzaileek berdin berdin parte hartu dezakezue gure blog komunitatean. Ekitaldiak ere ugari izango dira egunotan, eta Goiena.net-eko egutegian izango duzue horien guztien berri. Abuztuaren 31n etorriko da bueltan Goiena.net-eko albistegia. Opor on guztioi!

Goiena.net-eko blogak eta agenda

Goiena.net-eko blogak eta agenda

Ez da albiste berririk izango abuztuan zehar Goiena.net-en. Hala ere, agendan hainbat ekitaldi daude abuzturako. Ekitaldi horien guztien berri izango duzue Goiena.net-eko agendan.

Blog komunitatea ere zabalik izango da abuztuan. Animo eta parte hartu bertan!

Goiena Telebista

GOITBko langileek jai dute uztailaren 29tik abuztuaren 30era bitartean, biak barne. Ondorioz, egun horietan ez da programarik izango GOITBn.

Abuztuaren 31an itzuliko dira lanera albistegietako lankideak eta irailean albisteak bakarrik emango dituzte.

Urritik aurrera programazio berria izango dugu GOITBn.

Arrasate Irratia

Arrasate Irrati-ko lankideek jai egingo dute abuztuaren 29ra arte. Baina, abuztuaren 1etik 28ra bitartean musika izango da nagusi Arrasate Irratia-n. Mota guztietako abesti eta abeslariak entzun ahal izango dituzu.

Musikarekin batera, Euskadi Irratiko albistegiekin konexioa egingo da, 08:00etan eta 13:00etan. Abuztuaren 29an itzuliko da zuzeneko Uda Giroan saioa.

Goienkaria

Abuztuan zehar ez da Goienkaria-rik egongo, bertako lankideek jai egingo baitute uztailaren 22tik abuztuaren 25ra. Hala ere, Goienkaria-ren 210. alea kalean izango da irailaren 2an.

Asteleheneko Goienkaria-ko lankideek ere jai egingo dute. Irailaren 5ean irtengo da hurrengo 68. alea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak