Arrasate Irratia oporretan

Usoa Agirre 2005ko uzt. 22a, 15:07
Gaur amaitu dira Arrasate Irratiko zuzeneko saioak. Datorren astean, uztailaren 25etik 31ra bitartean, Aste Santutik hona egindako hainbat elkarrizketa entzun ahal izango ditugu 10:00etatik aurrera. Abuztuan, berriz, estilo guztietako musika izango dugu Arrasate Irratian. Abuztuaren 29an itzuliko da zuzeneko Udagiroan saioa.

Elkarrizketa bildumak

Elkarrizketa bildumak

Uztaileko azkeneko astean, 25etik 31ra, Aste Santutik gaurdaino egindako elkarrizketen bilduma izango dugu Arrasate Irratian, 10:00etatik aurrera.

Astelehenean, adibidez, protagonista eta gai hauek izango dira:

  • Larraitz Sasieta, Gipuzkoako EHNEko abeltzaintza teknikaria da. Baserritarren dirulaguntzen inguruan jardungo du. Izan ere, laster baserritarrek dirulaguntzak jasotzeko sistema aldatu egingo da. Horren harira, hitzaldia izango da uztailaren 26an Bergarako kultura etxean 11:30ean.
  • Txiki Falero, ESAITeko kidea. Pirinioetan egingo duten mendi martxaren inguruan. Uztailaren 30etik abuztuaren 6ra bitartean egingo dute mendi martxa, Belaguako San Martin harrian hasi eta Hendaia bitartean. Uztailaren 26an amaitzen da izena emateko epea.
  • Lorategia tartea. Bergarako Gorosti loradendako Irene Zenitagoia egoten da eguaztenero Arrasate Irratian. Lur motak eta ezaugarriak izango ditu mintzagai.
  • Dragoen orroa, Kilometroak 05ek argitaratu zuen liburua. Fernando Morillo eta Roberto Izagirre idazleekin egindako elkarrizketa.
  • Dorleta Kortazar, Arrasateko Gazte Bulegoko arduraduna. Oporretarako gomendioak emango ditu. Horrekin batera abian jarri duten Gomendatzen dizut sariketaren berri emango du.

Elkarrizketa bildumez gain, musika paregabea izango da Arrasate Irratian, eta egunero legez, Euskadi Irratiko albistegiekin konexioa, 8:00etan eta 13:00etan.

Denetariko musika

Abuztuaren 1etik 28ra bitartean musika izango da nagusi Arrasate Irratian. Mota guztietako abesti eta abeslariak entzun ahal izango dituzu.

Musikarekin batera, Euskadi Irratiko albistegiekin konexioa egingo da, 8:00etan eta 13:00etan.

Zuzenekoak abuztuaren 29an

Abuztuaren 29an itzuliko da Udagiroan zuzeneko saioa Arrasate Irratira. Orain arte moduan, 10:00etatik 12:00etara bitartean izango da magazina. 12:05ean Arrasate Irratiko bigarren albistegia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak