Aurtengo balorazioa
Musikaireko antolatzaileak pozik daude aurtengo edizioarekin. Izan ere, bete egin dira espektatiba guztiak:
1. Ikusle kopuru handia. Aurreko urteekin alderatuz, aurten jende gehiagok parte hartu du emanaldi guztietan.
2. Emanaldi aipagarriak. Emanaldi guztiek maila oso ona erakutsi dute.
Asteburuko egitaraua
- Cibelle uztailak 22, ostirala, Elorrioko herriko plazan, gaueko 22:30etan.
- Celtish uztailak 23, zapatua, Tola jauregiko lorategian gaueko 22:30etan.
- Clownx Teatre uztailak 24, domeka, herriko frontoian arratsaldeko 19:30ean.