MUk hitzarmena sinatu du Aldundiarekin eta IKTen erabilera bultzatuko du

A.G. 2005ko uzt. 18a, 17:41
Gipuzkoako Foru Aldundiak hiru milioi euro jarriko ditu datozen hiru urteotan Mondragon Unibertsitateak bultzatu ditzan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKTak) eta euren erabilera. Barikuan sinatu zuten hitzarmena Berrikuntzako foru diputatu Joaquin Villak eta Mondragon Unibertsitateko errektore Inaxio Oliverik.

Jakintzaren Gizartea indartzea du helburu bi erakundeek sinatu berri duten hitzarmenak, eta esparru honetan unibertsitateek funtsezko zeregina dutela uste du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Diru laguntza IKTen erabilera sustatuko duten proiektuak finantzatzeko erabiliko du MUk: azpiegiturak eta berariazko ekipamendu aurreratua finantzatzeko, hain zuzen ere. Noski, berrikuntza pedagogikoaren esparruan ere bere eragina izango du sinatu berri den hitzarmenak.

Hitzarmenaren helburuak

IKTen erabilera indartzea da hitzarmenaren helburu nagusia. Kudeaketa era berriak sustatzea ahalbidetuko du, esaterako enpresa eta unibertsitateen artean. Ez hori bakarrik, IKTen erabilera intentsiboan oinarritutako euskarri pedagogikoen garapena gauzatzeko aukera ere emango du. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko pedagogia eta zientzia ikasketak sustatzea, besteak beste.

Bigarren hitzarmena

Ez da hau Foru Aldundiak eta MUk sinatzen duten lehen hitzarmena. 2003. urtean ere sinatu zen beste bat. Unibertsitatearen kudeaketan IKTen oinarrizko plataforma garatzeko egin beharreko inbertsioetarako kasu hartan. Bi erakundeek egindako balorazioaren arabera, aurreko hitzarmenean adierazitako helburuak behar bezala bete dira. Esperientzia on haren ildotik gauzatu da akordio berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak