Euskalmet metereologia agentziak ohartarazi du 40ºC inguruan izango ditugula gaur termometroak. Bero-boladaren aurrean, Osasun Sailak ur asko edatea gomendatzen du. Barne Saileko Larrialdietarako Arreta bulegoak udalei, larrialdietako zerbitzuei eta gizarte laguntzako zerbitzuei dei egin die beroaren aurrean prebentzio neurriak har ditzaten.
Aholku batzuk:
Aholku batzuk:
Likido asko edan, batez ere ura.
Ez itxoin egarria izan arte edateko.
Alkohola, kafeina edo azukre gehiegi duten edariak saihestu.