Hiltegiaren gaineko erabakia ez dela egokia esan dute

I.A. 2005eko uztailaren 13a

PSE-EE, Aralar, PP eta EB-Berdeak taldeek ez dute egokitzat hartu mankomunitatearen azken erabakia. Negoziazio mahai plural eta erreal bat eskatu zuten Monterronen egindako agerpenean.

Lamarain (PP), Sarasua (Aralar), García (PSE-EE) eta Ugalde (EB-berdeak) agertu ziren prentsa aurrean.

Prentsari adierazitakoen artean hauek:

  • Oraindik ez dago kudeaketa planik eta horrek ez du ziurtatzen iraupena.

  • Alderdi guztiak egongo lirakeen mahaia osatzea eskatu dute.
  • EAJ-EA-k hiltegia hiltzen utzi nahi du. Beraiek ere esana dute horrela jarraituz gero zerbitzua eten beharko dutela.
  • Azpi-kontratei irtenbidea aurkitzea eta bost urterako inbertsio programa eskatu zituzten.
  • Lehenik eta behin, dauden galerei eusteko plana eskatu zuten.
  • Kudeatzen jardungo duen pertsona bat kontratatzea eskatu dute, hiltegia izango duena bakarrik kudeatzeko.
  • Ganaduzaleekin kontatzea ere eskatu dute. Ilusioa dago eta behar du bultzada bat lan esparru honek.
  • Uztiaketa txikien iraupena bermatzeko neurriak hartzea.
  • EAJ-EA-k proposatutako kudeaketa mistoak izate publikoa baztertzen duela esan zuten eta uzten duela umezurtz. Honen kontra gogor egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak