Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Goizeko 08:00ak aldera gertatu dira bi istripuak. Lehenengoa Bergaran, GI627 errepidean, Arrasaterako bidean. Hiru autok elkar jo dute eta ez da zauriturik izan. Momentu honetan garabiak daude bertan autoak erretiratzen. Bidea libre dago. Bigarrena, Leintz Gatzagan izan da, GI3310 errepidean, Gasteizerako bidean. Bi autok jo dute elkar eta ez da inor zauritu. Bi autoak euren kabuz kendu dira errepidetik. Une honetan errepideak libre daude, baina hala ere kontuz gidatu puntu horietan.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!