Kalifornian, Arizmendi Okindegiak Arizmendiarrietaren omenez

Maider Arregi 2005eko uztailaren 7a

Kalifornian hiru okindegi-pizzeria daude Don Jose Maria Arizmendiarrietaren omenez. Izan ere, okindegi hauek kooperatiba bat osatzen dute.

Kaliforniaraino ere iritsi da Don Jose Maria Arizmendiarrietaren kooperatiben filosofia. Horren eredu dira Oaklanden, San Frantziskon eta Emeryvillen dauden Arizmendi Okindegiak.

Arizmendi okindegia sortu zen The Cheese Board Collective kooperatibatik, azken horren arrakastan oinarrituta.

Kooperatiben filosofia jarraituz Arizmendi Okindegian ez dago nagusirik, denek omen dute botoa erabakiak hartzeko. Izan ere, Jose Maria Arizmendiarrietaren ikuskeran sinesten dute eta horregatik, hain zuzen ere, Arizmendi izena jarri diete okindegiei.

Informazio gehiago irakurri Gizakom blogean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak