Kilometroak'05eko abestia entzungai Kilometroak-eko webgunean

Kilometroak 2005eko abestia, "oia", entzungai dago Kilometroak-eko webgunean. Jon Sarasuak jarri dio letra abestiari eta Liken taldeak, berriz, musika.

Jaitsi hemen abestia

Entzun eta abestu!

O

Globoko-txoko oso
nodoko gogo soro
logos orokor
jo gogo zoroz oro.

Globoko-txoko gozo
nodoko gogo-soro
golkoko motor
jo gogo zoroz oro.

Koop soro
oro nor, oro hor, orok joko.

Osoro
txoko soro, logos orokor
osoro
oro so gozoro.

Osoro txoko, osoro globo
Osoro joko, osoro gogo

I

Ni, hitz-hiri txiki
intziritik isilik
ifini irriz
ifini ni bizirik.

Ni, hitz-hiri txiki
irrikitik zintzilik
ifini irriz
ifini ni bizirik.

Irriz irriz
irriki-irrintziz iriki ni

Bizirik
ifini ni, irriz ifini
bizirik
ifini bizirik.

A

Lana dala ama
haran maratza zara
atara dana
atara ba plazara

Lana dala zama
gara-baratza zara
atara lana
atara ba plazara

Azal hatsa,
hatsa da baratza daramana

Bazara
atara ba atara dana
bazara
atara plazara.

Atara zama, atara lana
atara ama, atara dana.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.