Baionako barraraino, bloga on-line Goiena.net-en

Maider Arregi 2005eko uztailaren 4a

Goiena.net-eko blogosferan blog berria jaio da. Eneko Bidegainek badauka bloga: "Baionako barraraino". Eneko, kazetaria da eta bere gogoetak idatziko ditu blogean.

Baionako barraraino blogean, Eneko Bidegainek, inspirazioaren eta unean uneko gogoaren arabera idatziko du: Euskal Herria, beste herriak, literatura, antzerkia, musika, bertsolaritza, argazkigintza, kazetaritza, politika, edota gizarte gaiez arituko da besteak beste.

Goiena.net-eko blogosfera

Ikaragarri hasi da Goiena.net-eko blogosfera. Gainera geroz eta jende gehiagok egiten du bere eskera. Dagoeneko 22 blog pertsonal eta 12 komertzial ditugu. Zu zeuk ere egin dezakezu. Animo! Bidali zure eskaera webmaster@goiena.com helbidera eta geuk egingo dizugu bloga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak