Datorren zapatuan, uztailak 2, hasiko da 2005eko Tourra. Zapatutik aurrera, etapa bakoitzaren kronika aurkituko duzu www.goiena.net/blogak/txirrindularitza blogean. Goienako Gorka Etxabe kazetariak egun bakoitzeko etaparen berri emango du blogean.
Baina, Gorka Etxabez gain, beste hainbat kolaboratzaile ere izango ditu blogak. Tourrak aurrera egin ahala etorriko dira kolaboratzaile gehiago, baina hemen oraingoz baietza eman dutenen zerrenda:
- Jone Muxika (txirrindulari ohia).
- Juan Martin Elexpuru (txirrindulari zalea).
- Joxe Aranzabal (kazetaria, irakaslea eta blogaria).
Eta Goienako langileak:
- Xabi Urtzelai
- Oihana Elortza
- Eneko Azkarate
- Jon Unamuno
- Sergio Azkarate
Egunez eguneko etapen kronikekin batera, Tourreko bitxikeriak eta beste hainbat kontu irakurri ahal izango dituzue blogean. Izan ere, Tourra ez da kirola bakarrik.
Etapen perfilak eta aurreko urteetako podiumak
Blogean kronikak eta artikuluak izango dira nagusi. Baina, informazio baliagarria ere aurkituko duzue: