GOIENAk eta Kilometroak'05ek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Maider Arregi 2005ko eka. 28a, 17:50
Gaur, ekainak 28, sinatu dute Kilometroak' 05 eta GOIENAk lankidetza hitzarmena. Aretxabaletan Arizmendi Ikastolak daukan egoitzan sinatu dute agiria Txaro Iraeta Arizmendi Ikastolako zuzendariak eta Inazio Arregi GOIENAko zuzendariak.

Bi zuzendariak baikor azaldu dira, eta euskara zabaltze eta indartze prozesuetan horrelako lankidetzak izan dezaketen eragina azpimarratu dute.

Hitzarmenak, GOIENA eta kudeatzen dituen hedabideek Kilometroak'05ekin izango duten lankidetza zehazten du. Hala, GOIENAK, Kmk'05ek antolatuko dituen ekintzak jaso eta horien berri emango ditu. Informazioa zabaltzeaz gain, hainbat ekintzatan ere hartuko du parte GOIENAk.

GOIENAKO hedabideak Kmk'05ekin

  • GOITB: Goiena Telebista-k Kmk'05en inguruko albisteen berri emango du. Gainera Kilometroak'05eko produktuen propaganda ere egingo du: kamisetak edota arropak. GOITBk bideo bat ere egingo du ikus-entzunezko beste hedabideetan zabaltzeko.

  • Arrasate Irratia: Irrati bidez, spotak zabalduko dira. Gainera, Kmk'05eko antolatzaileei egingo dizkieten elkarrizketak izango dira entzungai. Kmk'05eko materiala ere banatuko dute.
  • Prentsa: Bai Ostiraleko Goienkaria-n eta baita Asteleheneko Goienkaria-n guztiaren berri emango dute. Gainera, Kmk'05eko materiala ere banatuko dute.
  • Telematika: Goiena.net-en izango duzu guztiaren berri. Berehalakotasuna eta gertutasuna gure webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak