Esther Larrañaga debagoiendarra sailburu izango da Gasteizen

iban arantzabal 2005ko eka. 27a, 12:40
Zuzenbidean litzentziatutakoa da. Kultura zuzendaria izan da Gipuzkoan (1987-1990) Kongresuko diputatua ere izan da (1991-1993) eta azkenik Ingurumen eta Justizia Kontseilariordetzan ere aritu izan da. Gobernuan hiru aldaketa bakarrik egon dira. Bihar hartuko dute kargua hamaika kontseilariek Ajuria Enean.

Sabin Intxaurragaren ordez sartuko da Esther Larrañaga eta hartuko duen kargua izango da Lurraldearen Antolakuntza eta Ingurumena . Ondo ezagutzen du egin behar duen lana Kontseilari lanetan Patxi Ormazabal zegoenean ere bigarrena izan baitzen.

Nazio Eztabaida Gunean ere ibili da EA alderdiko Larrañaga, edo Hondarribia eta Irun-eko alarde mixtoaren alde agertu izan da, besteak beste. Ahizpa bat du Arrasteko Udalean EAko zinegotzi, Amaia Larrañaga. Jesus Larrañaga MCCren sotzaileetako baten alaba ere bada.

Ibarretxek aurreko Jaurlaritrzaren oso antzekoa osatu du oraingoan. EAJn dago aldaketa bakarra. Nuria Lopez de Gereñu, Amannen ordez garraio sailean.

EAren kongresuaren ondorenak

EAren kongresuan izan ziren botere tira-birek eragindako aldaketak izan dira Larrañaga postu horretara eraman dutenak. Kanpoan geratu dira Intxaurraga eta Iztueta, kongresuan beste ildo bat defendatu zutenak.

Kabinetearen osakera

  • EAJ: Juan Jose Ibarretxe, Idoia Zenarruzabeitia, Javier Balza, Ana Agirre Zurutuza, Gabriel Inclan, Miren Azkarate, Gonzalo Saenz de Samaniego eta Nuria Lopez de Gereñu.

  • EB: Javier Madrazo.
  • EA Joseba Azkarraga, Jose Antonio Canpos eta Esther Larrañaga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak