Bidali zure argazkia GOIENAko argazki lehiaketara

Maider Arregi 2005eko ekainaren 28a

GOIENAko udako argazki lehiaketa martxan dago. Animo eta bidali zure erretratua. Aparteko sariak daude jokoan.

Edozein debagoiendarrek parte hartzeko aukera izango du argazki lehiaketan eta ez du argazkigintzan aditua izan beharko.

Goiena.net-ek aurkezten diren argazki guztiekin foto-bloga egin du eta bertan, izango dituzu ikusgai lehiaketara aurkezten diren argazki guztiak.

Sari potoloak

1. Reflex argazki kamera digitala (Olympus E-300)

2. Asteburuko egonaldia, bi lagunentzako, Asturiasen edo Kantabrian.

3. Afari/bazkaria bi pertsonarentzako Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.

Horretaz gain, lehiaketan parte hartzen duten guztien artean zozketatuko da sari bat amaieran. Ikusi hemen lehiaketako ezaugarriak eta oinarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak