MCC-k sarean jasotzen dituen erasoak erantzungo ditu

Maider Arregi 2005eko ekainaren 23a

MCC Kooperatiba taldeak sarean jasotzen dituen erasoei erantzutea erabaki du. Izan ere, eraso horietako askotan, kooperatiba ETArekin lotzen da.

Azken aldian ugaritu egin dira MCC ren kontrako jazarpenak Interneten. Horregatik, kooperatibak neurriak hartuko ditu. Sareko mezu edota foro askotan, kooperatiba ETA talde armatua lotzen dira.

Jazarpeni aurre

MCC-k jazarpenei aurre egiteko bi bide erbailiko ditu.

Auzitegiak. MCCk auzitara eramango ditu bera edo bere taldeko kooperatibak ETArekin lotzen dituztenak.

Azalpenak. Aurkezpen bat prestatu du PDF formatuan, bere webgunean zintzilikatu duena, azaltzeko bezeroei zer dagoen benetan Arrasateko kooperatiben atzean. Aurkezpenak hainbat kontzeptu erabiltzen ditu, aspalditik lotuak kooperatiba mugimenduarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak