Bero zakarra protagonista

Maider Arregi 2005ko eka. 22a, 19:51

Tenperaturek nabarmen egin dute gora. Sargori dago eta ondorengo egunetarako ere bero zakarra iragarri dute eguraldi adituek. Ondorioz, baliteke ekaitza izatea barnealdean.

Gaur, egunak aurrera egin duen heinean, lainoak desagertzen joan dira eta zeruak urdintzen. Tenperaturek gora egin dute eta eguneko hozberoa 19 eta 31 gradu artekoa izan da.

Esaterako, eguerdiko 15:00etan, Arrasateko Gesalibar auzoan dagoen termometroak 31 gradu zituen gerizpetan. Askok esaten duten bezala, eguzkiak daukan onena "gerizpea" da.

Ondorengo egunetan

Bihar, , ekainak 23, antzeko eguraldia izango dugu. Arratsaldea aurrera doan heinean lainoak ugaritu egingo dira eta ekaitz arriskua izango da, batez ere barnealdean. Etzi, ekainak 24, tenperaturak jaitsi egingo dira eta zaparradak areagotu.

Eguraldi iragarpenen webgune interesgarriak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak