Printzipioz Saharako 16 neska-mutiko etorriko dira ibarrera uda pasatzera

Goiena 2005eko ekainaren 17a

Oraindik bada aukera saharar neska-mutikoren bat etxean hartzeko prest dagoenak eskaera egiteko. Telefono zenbaki hauetara deitu beharko da horretarako: 685724816, 685724817, 685724818.contributors:

Uztailaren bigarren asteburuan etorriko diira Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren haurrak gurera.Iaz 14 lagun etorri ziren: 12 arrasatear familietara eta 2 aretxabaletar familietara. Aurten, printzipioz, 16 neska-mutiko etorriko dira, Oñatira, Antzuolara, Bergarara eta Arrasatera. Orainik saharar haur bat etxean hartu nahi duen familiak badu eskaera egiteko aukera.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak