Fagorrek Brandt taldearen %90 erosi du

Maider Arregi 2005ko eka. 17a, 14:42
Fagor Elektrotresnak aste honetan erosi du Brandt talde frantsesaren % 90. Amsterdamen sinatu dute hitzarmena eta 162 milioi euro ordainduko ditu trukean.

Erosketa honekin Fagor Elektrotresna Europako bosgarren etxetresna banatzailea bilakatu da. Fagorrek lehendik bazeukan erosi berri duen konpainiaren %10. Hortaz, osoa eskuratu du.

Brandt taldea liderra da Frantzian eta erosketa honekin Fagorrek Europar merkatuko %6 eskuratuko du.

Datuak

Aurten, 1.800 milioi euro fakturatzea espero du Fagorrek eta 2006an, berriz, 2.000 milioi euro. Fagorrek, 11.000 langile izango ditu 16 lantegitan eta sei herrialdetan sakabanatuta (lau Europan, bana Afrikan eta Asian. Gainera, munduko 100 herrialdetan ditu harreman komertzialak, 12 markaren bitartez (Fagor, Edesa, Aspes, Mastercoock, Brandt, De Dietrich, Thomson, Vedette, Ocean, SanGiorgio, Sauter eta Samet).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak