Musikaire aurkeztu dute Elorrion

Maider Arregi 2005ko eka. 16a, 18:10
Gaur, ekainak 16, aurkeztu dute Elorrioko udaletxean Musikaire 2005. Aitor Iriarte, Musikaireko arduraduna, Agustin Asua, Elorrioko alkatea, Begoña Larrañaga, Eroski Fundazioaren ordezkaria eta Gorka Martinez, BBK Fundazioaren ordezkariak egin dute aurkezpena.

Aurten 18 ekitaldi antolatu ditu Musikairek, denak asteburuetan izango dira eta aire zabalean egingo dira. Errenazimenduko musika, folka, musika etnikoa edota antzerkiak izango dira Elorrioko jaialdian.

Aurtengo egitaraua

Aurten, 200 artista inguru etorriko dira Elorriora. Esaterako, Ilê Aiyê taldeak, Bahiako aratusteen soinua ekarriko du Elorrioko kaleetara, bere danbor, dantza eta erritmo biziekin.

Nabarmentzekoa ere, uztailaren 1etik 4ra bitartean izango diren dantzaldiak. Lau egun horietan lau dantzaldi eskainiko dira: hip hopa, gaur egungo dantza, Mexikoko aireak eta Kukai-Ttanttaka taldearen azken lana: "Otehitzari Biraka".

Horretaz gain, Alain Giroux eta J. Louis Mahjun, Las Migas, Argento & Leon Bertone & Tango Aéreo, Bizkaiko Orkestra Sinfonikoa eta Neocantes izango ditugu Elorrion, besteak beste.

Zortzi urteko esperientzia

Elorrioko Uda Jaialdiak orain zortzi urte hasi ziren, Arriola Kultur Elkarteak bultzaturik. Urtea joan eta urtea etorri, esperientzia indartu egin da, eta gero eta arrakasta handiagoa izan du. Antolatzaile taldea zabaldu egin da, musika motak ireki eta jendea ere, ugaritu.

Iaz bikoiztu egin zen aurreko urteetako ikusle kopurua. 10.000 lagun gerturatu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak