Jaia irekia ,jende guztiarendako, izateko asmoarekin jaio zen. Eta antolatzaileak pozik daude izandako harrerarekin. Munduko txoko desberdinetako kultura desberdinak elkartu ziren ekainaren 10ean, 11an eta 12an.Kontzertuak, antzezpenak, artisau eta gastronomia azokak Era berean ibarreko eskaintza kultural eta histortiko ezagutzera emateko azoka ere izan zen. Eta gure inguruak oinez ezagutzekoa ere bai.
Ondo egindakoak eta hobetu beharrekoak
Guztien artean ekintza arrakastatsuenak izan ziren Monterron parkean gauez eginiko ikuskizunak eta larunbat arratsaldean herriko plazan Soinuak Karpan izandako musika ekitaldia; jende asko urreratu baitzen festaz gozatzera.
Hurrengo ekitaldi baterako hobetu beharrekoari buruz hausnarketa egin dute antolatzaileek. Batetik, artisau eta gastronomia azokak beste modu batean garatu beharra sumatu dute. Eta haurrentzako guneak berriz, gune bakarrean biltzea komenigarria litzatekela deritzote.
Eskerrak babesle guztiei
Euskal Herria aldizkariak antolatutako jaialdia izan da Mundumira. Babesle nagusiak Mankomunitateko Kultura eta Turismo Sailak izan dira, baina entitate publiko nahiz pribatu askoren laguntza jaso dute. Horregatik, guztiei eskerrak eman nahi dizkiete. Bereziki, gobernuz kanpoko erakundeei, elkartasun kontzeptutik kultura desberdinak urreratzeagatik.
Mundu solidarioago baten alde
Ternuak elastiko solidarioa sortu zuen espreski jaialdirako. Lortutako etekinak Mundukide Fundazioak Mozanbikeko Marrupa proiektuan erabiltzeko bideratuko da. Mundu solidarioago bat bultzateko sortutako elastikoek harrera ona izan dute eta 3,000 euro bideratuko dira Marrupako proiektura.