"Dragoiaren Orroa" Kilometroak 2005eko liburua aurkeztuko dute

Maider Arregi 2005eko ekainaren 10a

Ekainak 17, ostirala, aurkeztuko dute Aretxabaletan Kilometroak 2005eko liburua. Fernando Morillo idazleak hasi zuen liburua. Roberto Izagirre Barruetabeña bergararrak amaitu du.

Fernando Morillok gazteentzako liburu bat hasi zuen. Bertan, Debagoiena eskualdea eta Kilometroak festa aipatzen zituen. Baina, amaitu gabea zen.

Hasierako testu hura sarean jarri zen irakurleek Morilloren eleberria irakurri eta amaiera proposa zezaten. Horrela, Kilometroak 2005eko Literatur Lehiaketa hasi zuten. Irabazlea, Roberto Izagirre Barruetabeña bergararra izan da.

Orain, "Dragoiaren Orroa" liburua Elkar argitaletxeak plazaratuko du irabazlearen amaierarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak