Blog komertzialak haziz doaz Goiena.net-en

Maider Arregi 2005eko ekainaren 10a

Beste bi komertziok bloga on-line jarri dute Goiena.net-en. Gallastegi Motor Sport tailerrak eta Udalatx etxe agentziak badute blog propioa.

Gallastegik automozioari aplikatutako teknologia berrien ezagutza jasoko du blogean. Tailerreko eskaintza zabala ere jarriko du.

Udalatxek etxebizitza, lokal edota lur sailen salmenten inguruko aholkularitza eskainiko du blogean.

Blog Komertzialak

Blog komertziala, Interneten publizitatea egiteko bide erraz eta eraginkorra da. Goiena.net -eko blogosferan dagoeneko zortzi blog komertzial daude.

Zorionak eta ongi etorri Goiena.net -eko blog komunitatera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak