Osakidetzaren arabera, ez dago errua medikuena dela esateko frogarik. Guztia argitzeko emakumearen eta haurraren gorpuei egingo dieten autopsiaren zain dago Osakidetza. Hildakoen senitartekoek medikuen akatsa izan zela diote eta jarri dute salaketa epaitegian.
Ezbeharra
Zorigaiztoko ezbeharra pasa den zapatuan, ekainaren 4an, gertatu zen. Alicia G.B. -k haurdunaldi ona izan zuen eta ez zuen osasun arazorik. Hau bigarren haurdunaldia zen. Ustez, erditzeko prest zegoen Alicia, eta medikuek dena ondo ikusi zuten. Hala ere, erditzea konplikatu eta Alicia bihotzekoak jota hil egin zen. Haurrari eragin egin zion erditze zailak, eta ordu batzuk geroago hura ere hil egin zen.