Ikus-entzunezko produktuak batzen zituen Gabonetako eskuorriak, baina orain lehenengoz agertzen dira udakoan. Adin multzo guztiek dute gutxienez DVD edo CD bat.
Horrez gain, nazi erregimenak egindako genozidioa gaitzat duten bi liburu daude. Gainera, Mantxako On Kixote liburuaren 500. urteurrena, eta Jules Verne idazlearen heriotzaren mendeurrena da. Hala, horien gaineko liburu bana dago gomendatuta.
Debagoiendar egile baten lana ere badago gomendioen artean: Luis Duran komikigile oñatiarraren Cruz del Sur.
Guztira, 60 liburu eta ikus-entzunezkotik gora daude gidan aholkatuta.