GOIENAko argazki lehiaketa

Maider Arregi 2005eko ekainaren 9a

Udako argazkien lehiaketa antolatu du GOIENAk. Lehiaketa herritar denentzako egongo da zabalik. Gainera, Goiena.net-ek aurkezten diren argazki guztiekin foto-bloga egingo du.

Edozein debagoiendarrek parte hartzeko aukera izango du argazki lehiaketan eta ez da beharrik izango argazkigintzan aditua izatea.

Sari potoloak

1. Reflex argazki kamera digitala (Olympus E-300)

2. Asteburuko egonaldia, bi lagunentzako, Asturiasen edo Kantabrian.

3. Afari/bazkaria bi pertsonarentzako Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.

Horretaz gain, lehiaketan parte hartzen duten guztien artean zozketatuko da sari bat amaieran. Ikusi hemen lehiaketako ezaugarriak eta oinarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak