Realzaleen eskaerak jaso ditu Goiena.net-ek

Maider Arregi 2005ko eka. 8a, 17:58
Datorren ekainaren 30ean aukeratuko dute Realeko presidente berria. Hori dela eta asteartea, ekainak 14, GOITBn mahai ingurua egingo dute hautagaien inguruan hitz egiteko. Bertan izango dira gainera, hautagai guztien ordezkariak. Goiena.net-ek ere jaso ditu bere irakurle eta zaleen iritziak.

Goiena.net-i esker Realaren nondik norakoak jakingo dituzu. Reala bloga on-line dago, prest zure iritzia jasotzeko. Sartu eta idatzi lasai bertan. Goiena.net-ek jarri duen eztabaidak ere arrakasta handia izan du. Eztabaidan irakurleek Realeko presidentea izango denari hainbat eskaera egin dizkiote. Hona hemen argitaratutako batzuk:

Zaleen eskaerak

  • Kirol proiektu sendo eta iraunkor baten oinarriak jartzea, etorkizuna bermatuz aurrera pauso garrantzitsuak ematea.

  • Gipuzkoarrak kontuan hartzea. Bai erabakiak hartzeko orduan zein taldea osatzeko orduan ere, gipuzkoar barik Reala ezer ez litzateke eta.
  • Harrobia gehiago lantzea.
  • Beharrezkoak diren atzerritarrak izatea (3-4).
  • Inbertsioak ondo egitea, ziurtasunez eta gure ondarea arriskuan jarri gabe.
  • Europako txapelketetan sartzea gutxieneko helburua izatea. Orain arteko joerari buelta ematea.
  • Futbol zelai berri edo eraberritua.
  • Ilusioa piztea.

Animo eta egin zure eskaera Goiena.net-eko Eztabaidan Realeko presidente berriari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak