Garraio plan pilotua eta aparkaleku bereziak, Mundumira dela-eta

Asier Alkorta 2005ko eka. 6a, 14:03
Autobus bidezko garraio plan pilotua egingo dute Debagoienean hilaren 9tik 11ra bitartean. Bestetik, Arrasaten, Bergaran, Aretxabaletan eta Oñatin, 3.700 aparkalekutik gora ipiniko dituzte. Mundumira jaialdiaren harira antolatu da hori guztia, eta horren berri eman dute antolatzaileek gaur.

Autobus zerbitzua indartu egingo dute hilaren 9tik 11ra bitartean Debagoienean. Ohiko zerbitzuaz gain, bi autobus berezi jarriko dituzte. Hemen dituzue ibilbideen gaineko zehaztapenak. Horren berri eman dute gaur Arrasaten antolatzaileek, Mankomunitatea, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Debagoieneko udalak eta Pesa autobus enpresako ordezkariek.

Mundumira jaialdiaren harira antolatu dute zerbitzu hori. Hala ere, plan pilotua da, hau da, horren ondoren balorazio bat egingo dute, etorkizunean ere eskaintzen jarraitzea merezi ote duen ikusteko.

Aparkalekuak

Asteburuko jaialdia dela eta, 3.700 aparkaleku egokituko dituzte Debagoienean: 2.973 leku Kataiden eta Eroski inguruan, 250 Coprecin eta beste hainbeste Ibarran, Oñatin; eta 280 Labegaraietan. Antolatzaileek milaka gidari etortzea espero dute; hortaz, eskatu dute garraio publikoa eta aparkaleku bereziak erabiltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak