Mundumira jairako autobus gehiago jarriko dituzte

Maider Arregi 2005ko eka. 3a, 19:25
Pesa autobus konpainiak autobus zerbitzu berezia jarriko du Arrasaten izango den Mundumira jairako. Zerbitzu hau ekainak 9 eta 11 bitartean eskainiko da. Bi zerbitzu berezi jarriko ditu eta autobusak egongo dira 15 minuturo Debagoieneko herri guztietan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Lur eta Garraio Zuzendaritzak eta Debagoieneko Mankomunitateak , martxan jarri dute garraio plan berezia. Bi zerbitzu jarri dituzte: Abebe Bikila eta Ben Johnson.

Pesa autobus zerbitzuak

Ohiko geltokiak (Abebe Bikila):

Bergara-Eskoriatza eta Eskoriatza-Bergara ibilbidea egingo duten autobusak 30 minuturo irtengo dira.

Ezohiko geltokiak (Ben Johnson):

Zerbitzu honek geldiune bakarra izango du herri bakoitzean:

Bergara: Ibargarai

San Prudentzio: Ohiko tokian

Arrasate: Debagoieneko Ospitalean

Aretxabaleta: Azben

Eskoriatza: Estankoan

Autobus hauek ere 30 minuturo irtengo dira.

Bi autobus zerbitzu hauei esker, autobusak izango dira 15 minuturo.

Oñatirako zerbitzua

Oñatirako zerbitzua ere aldatu egingo dute. Oñati-Arrasate eta alderantzizko ibilbidea egingo du autobusak. Arrasaten Abebe Bikila edota Ben Johnson autobusak hartu beharko dira Eskoriatza aldera edo Bergarara joateko.

Bono bereziak

Erabiltzaileek bonoak ateratzeko aukera ere izango dituzte:

  • Egun bateko bonoa: 3,50 euro
  • Bi eguneko bonoa: 6,50 euro
  • Hiru eguneko bonoa: 9,50 euro

Bestalde, Pesa autobus konpaniak gaueko autobus zerbitzua indartuko du. Ikusi ordutegiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak