Jon Sarasuak egin ditu Kilometroak 05eko abestiaren hitzak. Musika berriz, Liken taldeak jarri dio.
Jaialdian, abestia lehenengo aldiz entzuteko aukera izango da eta horretarako taularatze berezia egingo dute.
Sarrerak Amaia antzokian erosi ahal izango dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Prezioa 2 euro.
Jaialdiak 40 bat minutuko iraupena izango du. Ekitaldia amaitu ostean, Ferixa Lekuko Jangelan afari merienda izango da denontzat. Horretarako, bakoitzak etxetik zerbait eraman beharko du.