Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan ikasten zuten Ane Miren Telleria, Amaia Uriarte, Mikel Urtzelai, Aitor Oñate eta Aritz Azpiazuk. Hori dela-eta, MUko ikasle, irakasle eta gainontzeko langileek omenaldia egitea erabaki zuten.
Plaka bana jaso zuten gurasoek
18:30ean hasi zen ekitaldia, txalapartarekin. Aurkezpenaren ondoren, bertsoak kantatu zituzten bi ikaskidek, hildako gazteen omenezko bideoa eman zuten eta aurreskua egin zuten ikasle batzuek.
Hasiera hunkigarri horren ostean, hildako bost gazteen omenez eskolako lorategian landatutako zuhaitzaren inguruan jarraitu zuen omenaldiak. Oñatiko eta unibertsitateko koralek, bat eginik, abesti batzuk eskaini zituzten.
Bukatzeko, familiartekoei plaka bana eman zieten, hildako gazteen omenez.