Aita Santuak MCC-ko fundatzaileak goraipatu ditu

Maider Arregi 2005ko eka. 1a, 18:45
Aitormen hau Joan Paulo II.a Aita Santuak kooperatiben egitasmoa sortu eta garatu zuten fundatzaileei egin zien. Hauxe da Aita Santu batek lau gipuzkoar laiko goraipatzen dituen lehen aldia.

Eliza Katolikoak erabaki du Mondragon Kooperatibari, San Silbestre Aita Santuaren agiria eta zilarrezko domina ematea. Aitormen hau laikoei zuzenduta dago. Hain zuzen ere, elizari eta ekintza katolikoari bultzada nabarmena eman izan diotenentzat.

Aitormena jasoko dutenak dira, Alfonso Gorroñogoitia, Jose Mª Ormaetxea, eta hilik dauden Luis Usatorre eta Jesus Larrañaga Fundatzaileen izenean, beren emazte Pureza Aranzabal eta Carmen Galdos.

Ekitaldia Arantzazun

Aita Santuaren aitormen-ekitaldia, Arantzazuko Santutegian izango da ekainaren 18an, larunbata. Joan Maria Uriarte Donostiako Gotzaina izango da ekitaldiaren buru, Jose Maria Setien lagun duela.

Lehendabizi, Eukaristia ospakizuna izango da Basilikan, goizeko 11:00etan. Ondoren, 12:15etan, agiri eta domina ezartze saioa izango da "Gandiaga Topagunea" izeneko eraikin berrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak