Albisteei erantzuteko erregistratu egin beharko da aurrerantzean

Goiena.net 2005ko mai. 30a, 15:05
Gaurtik aurrera, Goiena.net-eko albisteei erantzuteko erregistratu egin beharko da. Izena eman atalean izen-abizenak eta e-posta eman beharko dira eta zure e-postara pasahitza bidaliko dizugu. Erabiltzaile izena eta pasahitza erabiliz login egin eta erantzun ahal izango diezu albisteei.

Erregistratzeko pausuak

Erregistratzeko pausuak

  • Bete atalak:
    • Login: Goiena.net-en sartzeko erabiliko duzun erabiltzaile-izena jarri hor.
    • E-posta: Zure e-posta helbidea. Horra bidaliko dizugu pasahitza. Gero pasahitz hori aldatzeko aukera izango duzu.
    • Izen-abizenak: Zure izen abizenak Goiena.net-ek gordeko ditu, ez dira publikatuko.
    • Herria: Zein herritakoa zaren jakiteko. Ez dago Debagoienekoa izan beharrik.
  • Atalak bete ondoren "Sartu" klikatu.
  • Zure e-postara iritsiko zaizu erabiltzaile-izena eta pasahitza. Horiek erabili beharko dituzu login egiteko.

Eztabaidetan erregistrorik ez

Momentuz, eztabaidetan ez da erregistroaren sistema jarriko. Baina, eztabaidetako arauak askok ez dituztela betetzen ikusiz gero, sistema bera ezarriko da eztabaidetan ere.

Zergatik neurri hau?

Goiena.net-en parte hartzen duen gehiengoaren jokaera jatorra eta aportatzailea izan bada ere, zenbaitek, anonimotasunaz baliatuz, mezuak bidaltzeko pertsonalitate faltsuak erabili edo mezu iraingarriak argitaratu dituzte. Azken boladan, Goiena.net-en bisita kopurua gehitzearekin batera, joera horiek areagotu egin dira.

Ikusi ditugun mezu iraingarri guztiak ezabatzen saiatu gara, baina Goiena.net-en errespetua eta jardun irekia bermatzeko erregistroa ezartzea ezinbesteko neurria dela iruditzen zaigu.

Kontrol neurri hauek zorrotzak dira. Desegokiak irudituko zaizkie batzuei. Kudeaketa-irizpide hoberik baldin badauka inork, Interneten bertan froga ditzake: foro, weblog, eztabaidagune, posta-zerrenda eta abarren sorkuntza erraza da gaur egunean. Goiena.net-enak baino irizpide hobeekin sortzen diren foroak ongi etorriak izango dira: Interneteko euskal esparruak toki gehiago behar ditu, ez gutxiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak