Gurutze Gorriak elkartasunerako jakien banaketa egin du

Nerea Zubiete 2005ko mai. 26a, 14:38
Debagoieneko Gurutze Gorriak aurtengo elkartasunerako jakien banaketaren lehen zatia egin du maiatzean, maiatzaren 14an, familia behartsuenen artean. 8.883 kilo jaki banatu dituzte 127 familien artean

Oraingo honetan banatu dituzten elikagaiak dira arroza, arrozesnea, arroza lurruneztatua, gailetak, esnea, arrautzesneak, pasta eta gaztaia. Gurutze Gorriko Jabier Igartuak azaldu digunez, Europako Batasunean hitzartuta dago enpresek ekoizten duten jakien ehuneko bat gorde egin behar dela, elkartasunean banatzeko. Hortik ehuneko bat hirugarren mundura bidaltzen da, beste zati bat hondamendiak gertatzen diren tokietara eta beste zati bat Europako Batasunean bertan banatu behar da. Orain Gurutze Gorriak egin duena, azken zati horretako ekintza bat da.

Antzuolan 2 familiek hartu dute laguntza hori, Aretxabaletan 9k, Arrasaten 42k, Bergaran 34k, Elgetan batek, Eskoriatzan 14k, Leintz Gatzagan 4k eta Oñatin 21ek. Guztira, 127 familietako 268 lagunek hartu dituzte elikagaiak.

Udaletxeetako Gizarte Sailekin harremanetan

Jakiak nori eman erabakitzeko orduan, Gurutze Gorriko kideak Debagoieneko udaletxeetako Gizarte Sailekin jartzen dira harremanetan eta sail horietan dituzten datuak hartzen dituzte oinarri banaketa egiteko . Gero, jakiak batuta dituzten lokal batera joateko deia egiten diete laguntza egokitu zaien familiei, paketeak hartzera joan daitezen.

Maiatzean egin dute jakien banaketaren lehen zatia eta bigarrena urrian egingo dute seguruenik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak