Debagoienako Edadetuen XIV. Kirol Jaia

Ekainak 3, ostirala, ospatuko dute Debagoieneko edadetuen Kirol Jaia. Jaia aurten Oñatin izango da.

Egitaraua

Egitaraua

  • 15:00: Oñatira iritsi

  • 15:15: Kirol ekintzen hasiera
  • 17:30: Kirol ekintzen bukaera eta opari banaketa.
  • 18:00: Luntxa eta dantzaldia
  • 19:15: Amaiera

Oinarriak

  • Helburua egun alai eta zoriontsu bat pasatzea da, zaletasuna indartuz.

  • Beharrezkoa da kirol ekintzetan parte hartzea.
  • Oñatira autobusa antolatzaileen kontura izango da.
  • Debagoieneko Mantentze Gimnasia saioetan izena emanda duen edozein jubilatuk parte har dezake jai honetan, izena ematea besterik ez du behar.
  • Partaide guztiek opari bat jasoko dute.

Izena emateko epea maiatzaren 30ean bukatzen da. Parte hartu nahi duen orok bere herriko Kirol Zerbitzura jo beharko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.