IV. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia domekan izango da

Maider Arregi 2005ko mai. 24a, 18:15
Maiatzaren 29an, domekan, ospatuko da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren IV. ekitaldia. Aurten, 350 lagunek hartuko dute parte zailtasun handiko proba honetan.

Proba hau, sasoi fisiko oso ona daukaten atleta eta mendizaleentzako da. Oso teknikoa eta zailtasun handikoa da gainera. 42,195 kilometro ditu probak eta Zegaman izango du irteera eta helmuga. Tartean, 12 pasagune eta 11 jan eta edateko gune izango dira.

Proban 18 urtetik gorako kirolariek parte hartu ahalko dute eta guztiak bi kategoria ezberdinetan sailkatuko dira: gizonezkoak eta emakumezkoak.

Maratoiko ibilbidea

Ibilbidea gogorra da benetan. Lehiakideek Euskal Autonomia Erkidegoko mendi tontor garaienak igoko dituzte: Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Aitxuri. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia, Munduko Mendi Lasterketen Zirkuituan dago. Gainera, lasterketa honetan, mendi lasterketen Euskal herriko II.Txapelketa ere jokatuko dute partaideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak