Debagoieneko langile guztiei eginiko deialdia da. ELA, ESK eta STEE-EILAS sindikatuen arabera, "Debagoienean lan egiten dugun langileon egoera jasanezina da".
Izan ere, Hego Euskal Herrian 1.568 istripu larri izan dira 2003a geroztik eta, ondorioz 277 langile hil dira. Eraikuntza da alor kaltetuena, 10 istripuetatik 9tan galtzen dute bizia.