Barraren atzetik, Goiena.net-eko blog berria

Usoa Agirre 2005eko maiatzaren 19a

Geroz eta gehiago gara Goiena.net-eko blog komunitatean. Gaur gehitu zaigu Joseba zarauztarraren bloga: "Barraren atzetik". Tabernaria da Joseba, eta bere tabernari buruzkoez gain, berari buruzkoak ere kontatuko ditu blogean.

Josebak dioenez, "bere alde komertziala ere badu blog honek, baina helburu nagusia ez du bezeroak irabaztea, irakurlegoa entretenitzea baizik eta horretan saiatuko naiz."

Euskaraz eta gaztelaniaz

Blogaren eduki gehiena euskaraz egon arren, gaztelaniaz ere jardungo da Joseba. Erdaldun bezeroak ere baditu-eta arreta merezi dutenak.

Zorionak eta zorte on ibilbide berri honetan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak