Mankomunitateko hiltegia enpresa mistoa izango da

Marijo Deogracias 2005ko mai. 13a, 16:04
Debagoieneko hiltegiak bizirauteko enpresa misto izan behar du. Horrela erabaki du Debagoieneko Mankomunitateak.

Prentsaurrean elkartu dira Debagoieneko alkate guztiak eta Ignazio Lakuntza Arrasateko alkate eta Mankomunitateko lehendakariak adierazi duenez, "enpresa mistoaren aldekoak gara, jarduera mantetzearen aldeko apustu garbia egiten dugulako eta Mankomunitatearen eta Debagoieneko Udalen interes publikoa adierazten duelako bide horrek".

Hiltegia enpresa misto bihurtzea proposatu zuen Siadecok Debagoieneko mankomunitatearen etorkizunari buruz egindako ikerketan. "Hiltegia iztea, pribatizatzea edo enprea misto bihurtzea ziren ematen ziren aukerak eta mistoa hobetsi dugu" adierazi du Lakuntzak. Hurrengo pausua Hiltegiaren inguruan sortutako plataformarekin batzartzea izango da aukera aztertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak