Rebeka Uberak hartuko du Aintzane Ezenarroren tokia Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Goiena 2005eko maiatzaren 11

Rebeka Uberak hartuko du Aintzane Ezenarrok, Aralarreko batzarkideak, orain arte egindako lanaren lekukoa.

Rebeka Ubera Elgetakoa da, 33 urte ditu, eta une honetan zinegotzia da Elgetako udaletxean. Magisteritza ikasi zuen eta heziketa fisikoa eta lehen hezkuntzako espezializateak egin zituen, eta irakaslea da egun Elgetako eskolan.

Aintzane Ezenarro izan da orain arte Aralarreko batzarkidea Gipuzkoan, baina Gasteizeko Legebiltzarrean kargua hartu duenez gero, utzi egin behar izan du orain arteko eginbeharra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak